Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

CD INTERNACIONAL 02 MONS – TAKE UZTURRE

20 minutuko partida

    Denboraldiko lehen partidua izan zuten TAKE Uzturreko jokalariek pasatako igandean. Lehen partidua, Donostian, igandeko goizeko 9:20etan... Hasieratik partiduan ez egoteko beldurra zuten entrenatzaileek, gainera azken orduko arazo bat izan zuten, taldekide baten NAN-a amaren kotxean ahaztuta geratu zen, zorionez baloia epailearen eskuetatik askatu aurretik aurkeztu ahal izan zen.

Susto eta beldurrak bestalde gogotsu hasi zuten partida tolosarrek hasera-haseratik, lehen errotazioko jokalarietaz gain aulkitik sartzen zirenek erritmoa mantentzen zuten. Defentsa onak nagusitu ziren bi taldeetan, kontraerasoak ugari izan ziren taketarren eskutik, baina korri egiteko irrika zela eta baloi dezente galdu ziren lehenengo bi laurdenetan. Pazientziz jokatzen zutenean ordea jokaldi politak eta landuak ikusten ziren, hauei esker bi puntuko abantailarekin iritsi ziren deskantsura 21-23

Hirugarren eta laugarren laurdenetan ordea partida erabat aldatu zen, lehen laurdenetako defentsa desagertu egin zen tolosarren partetik, kontraerasoetan defenditzera jaisteko gogoa faltatu izan zitzaien, errebotean min haundia egin zuten donostiarrek, bereziki erasokoa burrukatuz eta puntu errazak eskuratuz. Defentsako akatsek erasoan eragin zuten, paseak denboraz kanpo eta indargabe izaten hasi ziren eta ondorioz baloi galduen kopurua gehiago igo zen.

Garaipena urrun ikusten hasi ziren tolosarrak eta saskira begiratzeari ere beldurra hartu zioten, donostiarrek ordea, hasieran sartu ez zituztenak sartzen hasi ziren eta ondorioz 15 puntuko distantziaz irabazi zuten. CD internacional 50-35 TAKE.

Lehen 20minutuetan izan daitezkena erakutsi zuten gure neskek, lanean jarraitu besterik ez dago 20 minutu horiek 40ra luzatzeko.

1, 2, 3 TAKE!

menu
menu