Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

40 MINUTUKO PARTIDA LUZEA EGITEN DENEAN.

Kadete nesken lehen taldeak eroso irabazi zuen denboraldiko lehen partida

Larunbatean jokatu genuen denboraldiko lehen partidua. Azken emaitza 61-18koa izan zen gure nesken alde. Emaitzan alde nabaria ikusi daitekeen arren, partiduak zailtasun nabariak izan zituen.

Beroketa gogor bat egin eta partidura atera ziren neskak. Lehen minututik denboraldi guztian zehar islatu beharreko ideiak erakustea zen entrenatzailek eskatu zutena. Hasiera ez zen erraza izan, baina gure neskek lehen tartea zabaldu zuten. 10.minutuan, emaitza 11-4 koa izan zen.

Minutu horietan erakutsitako jokoa ona izan zen, baina hobetzeko gauzak ikusi genituen. Horiei buruzko zenbait aholku eman, eta berriro kantxaratu ziren gureak. Orduan bai. Orduan ikusi zen aurre denboraldian eta entrenamenduetan ikusi dugun taldea. Defentsan gogorrak ginen, erasoan baloia azkar mugitzen genuen… eta horrela, 19-0eko partziala lortu genuen bigarren laurdenean.

Atsedenaldian esan beharrekoak ez ziren aldatu. Hirugarren laurdena hasi, eta gure nesken jokoa ere ez zen aldatu. Oraingo honetan, eraso eta defentsan nekea nabaritu zen. Hala ere, 19-4ko partziala lortu genuen eta azken laurdenean sartu ginen.

Oraingo honetan, helburu nagusia jarrera ez galtzea zen. Partidua bideratuta zegoen arren, hobetzen jarraitu ahal izateko gogoak izan behar zuen gure ezaugarri nagusia. Nekea asko nabaritu genuen, eta defentsan zenbait akats izan genituen. Horrela, 61-18ko markagailuarekin bukatu zen partidua.

Partiduan zehar oso la ona egin genuela esan daiteke. Defentsan fin, erasoan azkar, eta jarrera egokiarekin. Hala ere, lanean jarraitu behar dugu. Denboraldiko partidu guztiak ez dute zailtasun maila bera izango eta horri aurre egiteko talde moduan hobetzen jarraitu behar dugu. Entrenatzaileek esaten duguna bete ezkero, talde oso indartsua izaten bukatuko dugu. Beraz, Irati, Jasone, Olaia, Saioa (SS), Saioa (SJ), Garoa, Aiora, Maialen, Iratxe, Silvia eta Uxue, badakizue zein den bidea. LANA, LANA ETA LANA!!!

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu