Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

IRATZARGAILUAREN ATZERAPENA

Zertxobait lehenago esnatzea falta izan zitzaien kadete neskei asteburuko partidan

Ahazteko izaten den partidu horietako bat jokatu zuen kadete nesken bigarren taldeak larunbat goizean. Beroketa kaxkar baten ostean, argi geratu zen zein izango zen patidak hartuko zuen bidea.

Hasiera batetik, Donostiarrak gailendu ziren eta TAKEko borroka espiritua erakutsi ordez, gure neskak kokildu egin ziren. Astean zehar landutako gauzak alde batetara utzi eta saskibaloia ere zer zen ez genekiela ematen zuen. Entrenatzaileen aholku eta aginduei jaramon ere egin gabe jolasten genuen, eta denok dakigun bezela horrela ezin dira partiduak aurrera atera. Atsedenaldira 24 puntuko abantailarekin iritsi ziren Inter-ekoak.

Bigarren partea ere bide berdinetik hasi zuten nahiz eta atenzioa deitu. Baloiak galdu, defentsa aldetik lan gutxi, atakean estatikoegi, errebotea itxi gabe… eta okerrena disfrutatu ezinik. 4. zatian jo zuen gure nesken iratzargailuak eta orduan hasi zen partidua. Donostiarrak, faltaz josita, 4 jokalarirekin geratu ziren. Presio lan on bat eginez markagailuan hurbiltzen hasi ginen, eta horrekin batera Donostiarrak urduritzen. Txip aldaketa latza izan zen. Lan oso ona burutu zuten azkeneko minutuetan , baina ez zen nahikoa izan Inter-ekoak garaitzeko. Partida bi puntuetara geratu zitzaigun.

Partidua alde batetara utzita aipatzekoa neskek izan zuten jarrera. Donostiarrak urduritzen zihoazten einean, beraien irainak are eta ugariagoak egiten hasi ziren eta gure neskak hotz mantendu ziren egoera horren aurrean.

Lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen eta argi dugu hau ez dela berriz errepikatuko… Aupa neskak!

menu
menu