Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ALDE ZAHARRA- ORDIZIA KE

Nahikoa sufritu arren, taketarrentzat izan zen garaipena.

Larunbat goizean jokatzen zuten gure mutilek Ordizia K.E. ren aurka. Partidua nahiko azkarra izan zen atsedenaldira arte, oso falta gutxirekin eta saskiratze azkar askorekin. Gureak lo atera ziren kantxara eta aurkariek kanpoko jaurtiketen bidez 9 puntuko aldea lortu zuen atsedenaldian.

Atsedenak esnatzeko balio izan zuen, eta jokalariek argi zeukaten garaipena eskuratzeko gogo eta intentsitate gehiagorekin jokatu beharko zutela. Taketarrak esnatu ziren eta markagailuan hurbiltzen hasi ziren pixkanaka, baina aurkariek erasoko errebotea menperatuz distantzia mantentzea lortzen zuten. Honela azken laurdenean 6 puntuko desabantailarekin iritsi ginen.

Azken laurdena zeharo desberdina izan zen, tolosarrak indartsu eta gogotsu irten ziren kantxara eta segituen berdindu zuten markagailua. Aurkariak oso nekaturik ezin izan zuten tolosarren erritmoari eutsi eta azkenean 63-56 bukatu zen partida.

Entrenamenduak hobeto aprobetxatu behar dituzte, baina oso lan ona ari dira egiten gure mutilak!!!

Animo mutilak!! 1,2,3 TAKE!!

menu
menu