Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Igoera faserako sailkapena itxita senior nesken aldetik

TAKE Aralar Kirolakek 56-23 garaitu zuen Donostiko Bera Bera Albistur, talde lanean oinarrituta beste behin.

TAKEko senior neskek, bigarren aldiz lehiatzen zuten BeraBera Albistur taldearen aurka, eta lehengo norgehiagoka erreferentzia bezala hartu ezkero, partidu erraza izan litekela pentsatzea zegoen. Lehengo helburua beraz, lehia konfidantza gehiegirik gabe aurpegiratzea, zaila izaten baita egoera horietan behar den bezala jokatzea. Jada ohitura den bezala, gure Liga Vasca-ko mutilek berandu bukatu zuten beraien norgehiagoka (zorte txarra kasu honetan, baino beti daude borrokatzeko prest mutil hauek!), eta ordu erdiko atzerapenarekin hasi zuten gure neskek partidua. Amaia Iraola, Miren Fernandez, eta Alaitz zeuden kasu honetan deialditik kanpo arrazoi desberdinak direla eta.

Atzerapena, gosea, edo konfidantza estrak emandako lasaitasuna dela eta, hasiera ez zen izan aurreko partiduetakoa. Bi taldeek saskiratzeak elkartrukatzen zituzten, eta Tolosarren defentsa ez zen behar bezain gogorra. Ainhoak sartutako hiruko batek itxi zuen lehen laurdena, 11-9ko markagailuarekin TAKEkoen alde.

Lehen 10 minutu hauetan, zalantzak ikusi ziren taldean, baino azkar esnatu ziren gure neskak eta bigarren laurdenean duten kalitatea erakutsi zuten erasoan, aldi berean, defentsan dakiten bezala egin zuten lan. Miren Berasategik 7 puntu jarraien sartuta eta Kris-en 2+1eko bati esker, 10-0eko partziala lortu zuten Tolosarrek, markagailuan lehen aldea irekiz. Hortik aurrera TAKEkoak izan ziren nagusi norgehiagoka osoan. Atsedenaldira 31-16.

Defentsa zen larunbat honetan hobetzeko atala, eta bigarren zatian bai, ezarri zuten etxekoek taldean ohikoa dan gogortasuna. Aurkariari kosta egiten zitzaion saskira bidea aurkitzea, laguntzak kalitate handikoak ziren, eta libre geratzen zen erasotzailea defenditzeko rotazioak ezin hobeak. Horrela defenditu ezkero, beti zaude partiduan. Hirugarren laurdenean Donostiarrek 4 puntu lortu zituzten, eta azken laurdenean soilik 3. Bukaerako emaitza 56-23 TAKEn alde.

Beste behin, talde lanean oinarritutako garaipena, 56 puntuak oso bananduta egon ziren, eta atzean talde bat bezala defenditzearen ondorio etorri ziren bigarren zatiko datu onak. Ekipoa bide onetik doa, orain arte talde bat bezala egiten duelako lan, laster etorriko dira aurkari gogorrak, eta hau argi edukitzen jarraitu beharko du taldeak. Indarra multzoan dago!

Aipatu beharra dago, garaipen honekin gure senior neskek igoerako faserako billetea eskuratu dutela, ondo irabazita gainera, zorionak neskak!

Datorren asteburuan lehen faseko azken norgehiagoka, Donostiko Luberri B taldearen aurka. Eta hortik aurrera, aurkari oso indartsuak bata bestearen atzetik. Erronka polita dudik gabe. Helburua argia da, fase horretan ere gogor lehiatzea. Gaitasuna dutela argi daukagu, eta bide honetatik jarraitu ezkero, lortuko dutela ere. Beti esaten dugun bezala, astean zehar gogor lana egiten jarraitu beharko dugu, aurrerapauso txikiak ematen jarraitzeko. Esaten dan bezala, presarik gabe, baino gelditu gabe.

Aupa neskak, ! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu