Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Gorabeherez jositako partida TAKE Belaterentzat

TAKE Belate txiki 47- ZAST Zarautz 39

Goizeko 9:00tan jokatzen zuten gureek etxean aurreko larunbatean Zarautzen aurka. Pilak kargatuta atera ziren taketarrak, %100a emateko prest. Horri esker, partiduko lehen laurdenean 12 puntuko abantaila lortu zuten.


Bigarren laurdenean berriz, ez zen horren ondo joan, eta abantaila gutxiagotu zitzaien gureei, oraingoan 7 puntuko abantaila zuten.


Hirugarrengo laurdena ere ez zen batere ondo joan, atakean urduritu egin ziren, defenditzen lo hartu eta erreboteak ez hartzea erabaki zuten. Zarautzekoek hori aprobetxatu eta markagailuan gureei gerturatzea lortu zuten, ondorioz, taketarrek puntu bakar bateko abantaila besterik ez zuten hirugarren zati amaieran.


Laugarren laurdenean ordea, txipa aldatu zuten gureek, atake onak egin zituzten, eta defentsan ere lan izugarria egin zuten. Partidu amaieran azkenean, garaipena lortu zuten 47-39ko emaitzarekin.


Datorren astean, ez dute partidurik izango TAKEtarrek, asteburua libre izango dute, baina hemendik bi astetara 12:00tan jolastuko dute Oñatin, beste partidu bat irabazteko prest.


Animo mutilak!! 1,2,3 Take!! Asteburu ona pasa!!

menu
menu