Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZINHOBE BUKATUTA URTEA

Urtea garaipen batekin amaitzeko sekulako partidua.

Igandea, goizeko 12ak, 3. sailkatuak Taketarrak zituen bisitan. Partidu konplikatua zen, talde gogor bat aurrean eta entrenatzaileek gauza nagusi bat eskatu zieten jokalariei: gogoa, konpetitzeko gogoa.

Ederki ulertu zuten mezu hau tolosarrek eta lehen minututik hortzak estutuz atera ziren. Gainera, aulkitik kantxaratzen zirenek erritmoa mantentzen zuten. Lehen laurdenak oso parekoa izan ziren etxekoek ere defentsa eta eraso onak egin baitzituzten. Deskantsura partidua 19-18 joan zen, donostiarrak aurretik zirelarik.

Hirugarren laurdena ere oso parekatua izan zen partzial haundirik gabekoa, erritmo biziak jarraitzen zuen eta gureen konzentrazioa txalotzekoa zen, baloi bakoitza borrokatzen zuten gogotik, aurkariek partidan jarraitzeko kalitatezko saskiraketa eta zorte haundiko saskiraketetak behar izan zituzten, honela azken laurdenera iristean partida ezin parekatuago zegoen 32-32.

4. laurden honetan iritsi ziren bi taldeen partzialik handienak. Lehen puntuak gureak izan ziren arren, aurreneko kolpea donostiarrek jo zuten 9-1 eko partzial batekin. Baina taketarrek ezin izan zuten hobeto erantzun, burua hotz mantenduta, ideiak birrorganizatu, eta orain arte ikasitakoa kantxaratu zuten. Defentsa onetatik abiatuta kontraeraso onak antolatu eta estatikoan jokatzean, pazientziaz jokatu, baloia ondo mugituz eta aukera hoberena bilatuz. Aurkariek eskatutako hutsarteek ez zuten gureek kontzentrazioa galtzea suposatu eta definitiboa izan zen 1-16ko partziala lortu zuten. 40 minutuen ondoren 44-51koa zen markagailua, azken momentuko presioak bultzatutako akats batzuen ondorioz jaurtiketa libre batzuk oparitu baitzituzten, azken finean, ez baita partidu perfektua existitzen.

Hala ere partidua txalotzekoa izan zen, bereziki jarrera aldetik. Argi ikusi zen formula egokia erabilita edozeini irabazteko gai izan gaitezkeela, eta formula hori gogoa da.

Bide egokitik goaz, aurrera jarrai dezagun gogoz!

Aupa nexkak!! 1, 2, 3 TAKE!!

menu
menu