Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Senior neskak lokatzetan garaile

TAKE Aralar Kirolakek 43-31 menderatu zuen Summa Aldapeta taldea, saskibaloi norgehiagoka itxusi batean

Batzuetan gertatzen da, saskibaloi partidua ez, lehia fisiko eta psikologikoa ordea jokatzea egokitzen dela, eta egun horietan ere konpetitzen jakitea garrantzitsua da lehiakor izan nahi duen edozein talderentzat. Larunbat honetan, gure senior neskek erakutsi zuten gai direla horrelako partiduak aurrera ateratzeko.

Garaiz hasi zuten beroketa Tolosarrek, aprobetxatuz aurretik Euskal Ligako kadeteak ez zituztela, eta zein izan zen ezustekoa ikustean aurkaria soilik 5 jokalariekin aurkezten zela Usabalen. Argi zegoen ba zein motako norgehiagoka edukiko zuen taldeak aurretik, pazientziaz jokatu beharreko bat dudarik gabe. Larunbat honetan, Maria, Alaitz eta Ainhoa ziren deialditik at geratu behar izan ziren jokalariek, beraien presentzia aulkian edo harmailetan ongietorria izan zen.

Lehen minututik antzeman zuen taldeak zein motatako norgehiagoka zuen aurretik, aurkaria lehen defentsatik hasita azkenekora, 2-3 zonan defenditzen (normala den erabakia jokalari zenbakia ikusita), eta epaileak egoeragatik baldintzatuta. Norgehiagoka oso fisikoa izan zen, kontaktu asko defentsa guztietan, epaileekin eta jokalarien artean hitz asko elkar trukatzen (batzuetan gehiegizkoak), eta saskibaloi gutxi ikusten den horietakoa.

Hasieran, kosta zitzaien gure neskei egoerara ohitzea, hala ere, lehen minutuetan, eraso politak ikusi ziren TAKEtarren aldetik, baloia azkar eta zentzuz mugituz, uztai azpian bukatzeko aukerak izanik, tamalez, huts egite ugari ikusi ziren larunbat honetan urdinen aldetik. Erraza da aulkitik esatea, baina esfortzu bat egin beharko dugu aukera horiek alferrik ez galtzeko, aurkari indartsuenekin lehiatu nahi badugu. Donostiarrek ordea, geroz eta hobeto ajustatzen zuten beraien zona, Tolosarrak arazoetan jarriz, eta beraien 22 zenbakidun pibota ondo bilatzen zuten erasoan, etxekoei min handia egiten zona barrutik.

Gauzak horrela, atsedenaldira markagailua 12-18koa zen Donostiarren alde, eta egoerari buelta emateko beharra TAKEkoentzat. Bainan aurten ohikoa den bezala, atsedenalditik irteera ezin hobea izan zen etxekoen eskutik, 7-2ko partziala lehen 5 minutuetan, eta garaipena gertu zegoenaren sentsazioa. Momentu hauetan bai ikusi zen beharrezkoa den jarrera alor guztietan. Defentsan aipatzekoak diren intentsitate eta gogoak erakutsiz talde bezala (aipatzekoa alor honetan Nereak, Iratik edo Martak bezalako jokalariek eginiko lana), erasoan ordea, laugarren laurdenaren hasieran etorri zen eztanda. Aurkariaren nekea aprobetxatuz, gure neskek eraso azkar eta agresiboak bilatzen zituzten, taldeko bi Miren-ak (Fernandez eta Berasategi)10 puntu jarraian lortzeko konbinatu ziren (4 eta 6 bakoitzak). Amaia Iraola-ren saskiratze batek eta Lorere-n hiruko batek, norgehiagoka erabakita utzi zuten.

Azkenean, partiduak amaiera lasaia eduki zuen, bukaerako emaitza 43-31 izanik Tolosarren alde. Kasu honetan, jokoa ez zen izan azpimarratzekoa, baino bai beste alor batzuk. Esaterako, Epaileekin edukitako jarrera egokia, batzuetan pazientzia galduz baino gutxi egoera kontutan izanda (9 jaurtiketa libre solik bota zituen taldeak, oso gutxi partiduaren gogortasuna ikusita. Aurkariak ordea 24), aurkariarekin gutxi hitz egitea lortu zuten gure jokalariek, aulkitik animoak nabarmenak ziren (batez ere bigarren zatian), eta batez ere azpimarratu nahi dugu, partiduarekin erakutsitako pazientzia, konfidantza izanez taldearen lanarekin aukera iritsiko zela bukaeran. Zorionak beraz garaipenagatik eta batez ere guzti honengatik!

Datorren asteburuan partidu bat bakarrik ez, bi jokatuko dituzte gure senior neskek! Ostiralean BeraBera Gros eta larunbatean BeraBera aurpegiratuz. Bi aurkari oso oso gogorrak! Taldeak prest egon beharko du egoera zailei aurre egiteko, borrokatzeko gogoa inoiz ez galtzeko, eta batez ere, talde bat bezala aurpegiratzeko aurrean dauzkagun bi erronka interesgarri hauek!

Aupa neskak! Lana entrenoetan eta egurra partiduetan! 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu