Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Espero ez zuten horretan garaile

Junior neskek asteburuan bi partidu jokatu dituzte eta sailkapenean gorago zegoen taldearen aurka irabazi

Kirola ez da matematika. Normalean lana egiteak bere fruituak ematen ditu, baina espero bezala joatea ez da erraza izaten sarritan. Hori gertatu zaie gure junior neskei pasa den asteburuan. Emaitzei begiratuta, beraiek baina maila hobea zuen Atletikori irabazi eta beren mailako taldetzat duten Ostadar taldearen aurka galdu.
Urtarrilaren 14ko jardunaldiari Atletikoren aurkako partidua zegokion, eta urtarrilaren 7koari Ostadarren aurkakoa. Azken hau ordea, atzeratu egin beharra izan zen Lasarteko zelaia putzuz beteta izatearen ondorioz. Gabonen ondoren beraz, larunbat goizeko Atletikoren aurkako partiduarekin hasi ziren lehiatzen. Ezin hobeto hasi gainera, 8-2 lehen laurdenean. Puntu hauetatik 5, Leyre Jauregirenak. Bigarren laurdena aurkarien partzial batekin hasi bazen ere, gureek ondo ean zioten buelta eta bigarren zatira 15-6ko beste partzial batekin iritsi ziren. 23-13 Tolosarrak aurretik. Bigarren zatian, atzeko lanean gogor jarraituta markagailuari eutsi ahal izan zioten eta 30-27ko markagailuarekin partidua Tolosan geratzea lortu zuten.
Igandeko partiduak, oso bestelako ezaugarriak zituen. Aurkariak ez ziren horren biziak baina barneko jokalari indartsu bat zuten, min dezente eman ziena lehen itzuliko partidan. Moduluan jokatzetik, zelai osoan jokatzera. Aurkarien planteamendua, atzean zonakako defentsan barneraldiak egin ez genitzan ahalegindu eta erasoan euren jokalari erreferentearekin jokatzea. Gureena aldiz, presionatu eta partidari beste erritmo bat ematea. Egia esan, lortu zuten gure neskek erritmoa areagotzea zenbait momentutan, baina zonakako defentsa erasotzen ez jakiteak sekulako mina ematen zien eta euren defentsako lanean eta jarreran behar baino zertxobait gehiago eragin zuen honek. Gainera, presioan lapurturiko baloien ondoren saskiratze gutxi lortu zituzten gure neskek, pena bat hau ere. Oraingoan beraz, 35-30eko markagailuarekin, galdu!
Bitxia da asteburu honetako bi partidetan taldeak 30 puntu sartu dituela. Puntu gutxi dira eta gainera, bi partidetan sarturiko 60 puntuetatik erdiak bi jokalariren artean sartu dituztela kontutan hartzen badugu, arriskutsu xamarra dela ohar gintezke. Poztekoa da dena den, jokalari guztiak ari direla taldeari zerbait eskaini nahian eta zelaian dauden minutuetan jarrera ezin hobea erakusten dutela taldearen mesedetan. Aurrerapausu politta gure neskek eman dutena, dudarik gabe ondo entrenatzen ari direnaren seinale. Giro politta dute elkarren artean gainera gure neskek.
Eutsi horri eta ondo pasatzen jarraitu!

menu
menu