Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Garagardo azoka 38- Ganbara junior 42

Larunbat goizean gehiago egin zezaketela garbi geratu zen Usabalen

Partidua txarra izan zen hasiera hasieratik, bai jokalariena lehen laurdenean eta seguraski entrenatzailearena ere bai. Motibaziorik gabe, hotzak,... Lehen laurden exkaxa.
Bigarrenean erreakzio txikia izan zen bi hiru minututakoa baina berriro ere kateatu egin ziren tolosarrak. Defentsa txarra, saskiratze errazak huts eginez eta berriro ere besoak jaitsiz atsedenaldira erraz galtzen joan ziren.

Atsedenaldian beroketa fuertea egin zuten, kontzentratu ziren eta hirugarren laurden bukaeran aurretik jartzea ere lortu zuten gazteek. Motibatuak, gogoz beteak eta defentsan estutuz. Bidea hori zela ere ikusi zuten.

Azken laurdenaren erdialdean berdin zijoazen gauzak, eta lan txukuna egiten ari ziren saskiratze askorik lortu ez bazen ere. Azken minutuetan andoaindarrak pare bat saskiratze lortu eta tolosarrek presaz jokatu zuten azkenean huts egiteko.
Bidea argia eta errexa da, hasieratik jokatu ezkero gogoekin azkoz ere errexagoa izango da konpetitzea.

menu
menu