Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ilusioz betetzen gaituzten minutuak

Lehen zati oso txukuna egin ostean, garaipenaren bidera itzuli dira kadete mutilak.

La Salle talde Bilbotarraren aurka aritu ziren Euskal ligako mutilak pasa den larunbatean Usabalen. Errendimenduzko mailan Euskal-Herriko txapeldun geratu ostean, Euskal Ligan euren denboraldi bikaina jarraitzeko asmoz dagoen taldea. Partiduaren hasieran erasoak gailendu ziren bi aldeetan, defentsa bigunak ziren eta talde bakoitzak bere erasoak ondo baliatzen zituen. Taketarrak, bat baten aurkako defentsa eskasaren ondorioz azpitik geratu ziren laurden honetan. Bigarren laurdenean ordea, defentsan hortzak estutu zituzten gureek, eta hemen etorri zen saria. Makina bat baloi lapurtu, gure saskia giltzapean gorde eta baloirik galdu gabe eraso paregabeak. 32 puntu laurden honetan eta 18 puntuz aurretik atsedenaldira. Atsedenalditik bueltan gureak asko erlaxatu ziren, 10 eta 5 baloi galdu zituzten hirugarren eta laugarren laurdenetan hurrenez hurren, eta aurkariak markagailuan zegoen aldea murriztea lortu zuen. Amaieran 66-59 etxekoen alde. Partiduaren ostean bi ideia nagusi, alde batetik defentsan egindako lan onaren poderioz ateratzen dutela etekina gureek saskia aurkitzeko, eta bestetik, erlaxatzen direnean, gauzek okerrera egiten dutela bai hala bai, intentsitatea mantentzen ikasi behar da. Asteburu honetan Bilbora bidaia 2016eko azkeneko partiduan egin ziguten lapurketaren ondoren, amorrua indargune bilakatu beharko dute gureek, eta partidu hartako emaitzak ezingo gaitu itsutu pasa den asteburuko lehen zatia errepikatzeko bidean.


Nahi duena gonbidatuta dago Usabal kiroldegitik ateratzen den autobusean joateko gure mutilekin batera.


Egurra mutilak! 1,2,3 TAKE!

menu
menu