Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kemen erakustaldia

TAKE Garagardo azokako mutilek igande goizean kemen erakustaldia eman zuten, aurkari on baten aurka

Jon, Aitor, Iñaki, Eneko, Mikel, Juan, Xabi, Jon, Aitor, Imanol eta Iñigo. 11 jokalari, pasioz beteta partiduaren bila. Hori izan liteke partiduaren laburpena.

Saskibaloi kaskarra egin zuten Tolosako mutilek lehen zatian, batez ere erasoan. Hori eztabaidaezina da. Aurkariek nahikoa zituzten kontraerasoan eta errebote ondoren lorturiko saskiraketak atsedenaldirako 16 puntu gainetik joateko. Saskira erasotu, erasotu zuten gure mutilek baina ez zuten inondik inora jaurtiketarik burutzen eta horren ordez, baloi asko oparitu zizkieten aurkariei lehen zatian. Defentsan gainera, hiru jokalari Bergararrek eman zieten mina beste guztien gainetik.

Bigarren zatia aldiz, oso bestelakoa izan zen. Tolosarrek aurkarien jokalari arriskutsuenak identifikatu zituzten eta hauek baloia hartzen zuten aldiro, taldekide bat baino gehiago zituzten euren zainketa lanetan. Lan benetan ona, azpimarragarria. Defentsako lan honek, erasoan fruituak ekarri zituen, kontraerasoak ateratzeko aukera areagotuaz eta gure mutilei konfidantza emanaz.

Erasoko lan honetan, azpimarratzekoa izan zen Aitor eta Jonen lana, erasoko jokoaren ardura hartu eta saskia bilatzeari ekin baitzioten. Beste taldekide guztiek aldiz, zelaian zeudela gogor estutu zituzten hortzak taldearen mesedetan. Hori dela eta, gure mutilek 16 puntuko abantaila ia ezerezean utzi zuten partida amaitzeko 4-5 minutu falta zirela. Partidua bizi bizi zegoen eta gure mutilak animoz lepo.

Momentu horretan ordea, espero ez ziren bi gonbidatuk (Bergararren 6 eta 10 zenbakiek) bi hiruko saskiratu zituzten eta horrekin batera, pikutara bidali zituzten gure mutilen irabazteko aukerak. Pena bat lehen zatian lorturiko desabantaila, bigarren zatiko jokoarekin partida Tolosaldera etorriko baitzen seguru!

Segi lanean mutilek!

menu
menu