Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

IGANDE ARRATSALDE BAT ARRASATEN

Nafarroa Oinezera joateko aprobetxatu nahi izan zuten askok Igande arratsaldea, baina Arrasaten bazen plan horri aurre egiteko aukera bikaina: Mondragon Unibertsitatea – Take Orbinox norgehiagoka!

Igandeetako siesta aurpegiarekin iritsi ginen Arrasatera, baina beroketa hasi orduko kendu zitzaigun lo egiteko gogoa. Pixkanaka taldea ari da partiduetan entrenamenduetan erakusten ari den konfiantza hartzen. Geroz eta gusturago ari dira jolasten, jaurtiketak ugariagoak dira...

Partiduari buruz, neskak fin hasi ziren erasoan. Baloia ongi mugitzen, aukera onak bilatzen...
Defentsan lan egitea tokatzen zaigu. Arrasatekoen puntu gehienak ekintza indibidualetan iritsi ziren,
eta horiek defendatzen ikasi beharra daukagu. Hala ere, ikaragarrizko lana egin zuten defentsako
laguntzetara iristen. Gehiegizko presak eta baloi galduak dira inolaz ere lehen bait lehen konpondu
beharreko arazoak. Min asko ematen digute horrelako akatsek. Nahiz eta azkenean Arrasatekoak
markagailura gerturatu, TAKEko kadete neskak lasai mantendu eta partidua irabaztea lortu zuten, 29-
37ko markagailuarekin.

Horrelaxe ba, igande arratsaldeaz gozatuta bueltatu ginen Tolosara. Ah! Taldeko argazki
PROBISIONALA atera genuen... Probisionala diot, ez baikara talde kide guztiak ateratzen eta baten bat
ez baita oso ondo ateratzen... Lasai, honetan ere lanean jarraituko dugu, jaja!

1,2,3 TAKE!

menu
menu