Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Panelfisa TAKEK lehen aldiz galdu du

Momentu batzuetan borrokatzez uztea izan zen emaitzaren gakoetako bat

Larunbat honetan Añorga Saskibaloia A genuen aurkari. Partidua hasi baino lehen, nesken urduritasuna nabaria zen. Gainera, beroketarako denbora gutxi izan zuten, aurretik partidua zela eta.

Aspaldiko partez urtean zehar egon diren jokalari guztiak zeuden jokatzeko, eta amaieran Uxueren laguntza izan genuen aulkitik. Astean zehar ere denak egon ziren entrenatzeko, baina nahiz eta entrenamendu on eta intentsitatez beterikoak egin, ez zen larunbatean islatu.

Partidu hasieran gauza politak ikusi ziren, erasoan agresiboak izanik, baloia alde batetik bestera mugitzen, eta abar. Defentsan ere intentsitatea erakusten zen, eta zona barruan ez ziren eskuak jaisten, azken partiduetan ohikoa bihurtu zen akatsa.

Bigarren laurdenean neskengan beherakada nabaria nabarmendu zen, ez zen hauen kasta ikusten. Markagailua 21-27 Añorga taldearen alde.

Atsedenalditik bueltan egoerak berdin jarraitzen zuen, minutu batzuetan nesken gogoa eta irabazteko nahia erakusten zen, eraso eta defentsa agresiboari esker. Baina hortik gutxira besoak eta burua jaitsi eta puntuak kontran jasotzen genituen.

Azken minutuetan markagailua tolosarren alde izaten saiatu arren, ez zen nahikoa izan. Azken markagailua 48-52.

Urteko lehen porrota izan da talde honentzako. Baina taldeak ez du porrot horrekin geratu behar, baizik eta partiduan ikusitako gora-behera anitzekin. Berrogei minutuetan borrokatzea ezinbestekoa dela argi geratu zitzaien.

Larunbat honetan bigarren aukera bat dugu, oraingoan, azken lauetara sailkatzeko bost puntuko aldeaz irabazi behar dugu. Horretarako bidea? Partiduko minutu guztiak borrokatu behar dira!

Beraz, goazen bizitako akatsez ikastera eta hauek aldatzera!

Aupa neskak! 1, 2, 3…TAKE!

menu
menu