Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EBAko liderra Usabalen

La Gallofa Cantbasket-ek ez du porrota ezagutzen denboraldi honetan

Oraindik galdu gabe dagoen liderrak Usabal bixitatuko du EBA ligako zazpigarren jardunaldian. Ezberdintasun handiko partidua izango da bi taldeek erakutsiko duten talde egituraketagatik. Alde batetik etxekoek umeetatik klubean egon diren jokalariez osatutako taldea edukiko du eta beste alde batetik fitxaketez jositako taldea, atzerritarrak eta EBAn esperientzia handia duten jokalariak besteak beste.

Etxekoek partidua sorpresa emateko ilusioarekin ekingo diote partiduari. Orain arte etxean erakutsitako maila bikaina mantendu nahi dute. Azken momenturarte duda izango dira Goar eta Ibai. Goarrek belaunean kolpe bat du eta miñez entrenatu ezinik aritu da aste osoan zehar. Ibaiek molestiekin jarraitzen du eta atsedena hartzen ari da aste honetan.

Bixitariak, La Gallofa Cantbasket bere taldean Pablo Sanchez jokalaria du. Orain arte balorazio altuena duen jokalaria EBA ligan. Lehengo urtean ACBra igo zen Andorra taldean jokatzen zuen. Baino Sanchez ez da bakarrik arituko eta Pielagosetik Blanco jokalaria ere zaindu beharreko jokalaria izango da. Kanpoko jaurtiketa bikaina du Blancok. Barrutik McDuffie amerikarra izango da, 4 metroko jaurtiketa bikaina erakutsi du orain arte. Barruko jokoan fitxatu berri duten Sam Seck ere izango da bere 2 metro eta 5 zentimetroekin.

Harrobia fitxaketen aurka. Hori izango da Usabalen ikusi ahalko den partidua. Etxekoek modelo xume eta etxekoarekin EBA ligan konpetitzeko gai izango direla erakutsi nahiko dute.

Partidua 19:00tik aurrera izango da Usabalen eta azken partiduetako giro bikaina errepikatzea espero da.

menu
menu