Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ez zen nahikoa izan senior neskentzat lehen bi laurdenetan egindako lan ona.

Azken emaitza BERA BERA GROS 61 – ARALAR KIROLAK 42.

Aurkari ezaguna, ordutegi ezaguna eta leku ezaguna baina beti gertatu izan zaigun bezela partiduko aurredenborak arraroak izaten dira Manteora bisita egiten dugunean. Ostiral gaua, partiduaren ordutegia ezohiko 20:20, beroketa egiten hasi aurretik patinaia eta berotzen hasi orduko partidu hasiera. Aurrean lehengo urteko txapelduna eta kalitatezko jokalariak dituen taldea. Erronka polita gure neskentzat.

Hasieratik donostiarrak partiduari intentsitatea jartzen saiatu ziren bainan aurrean honi aurre egiteko asmoa erakusten zuen taldea zegoen oraingoan. Donostiarren saskiratzeei tolosarren erantzuna zetorkien eta lehen bi laurdenetan gure neskek garesti jarri zieten donostiarrei partidua. Atsedenaldira 4 puntuko abantailaz iritsiaz azken hauek.

Hirugarren laurdenean berriz, taldeak defentsan ez zuen asmatu eta donostiarrek kontraerasoak aprobetxatuz gehiegizkoa zirudien aldea irekitzea lortu zuten. Dena den, taldearen jarrera onak eta lehiatzeko gogoak azken laurdena berriro ere sentsazio onekin amaitzea ekarri zuen.

Azken emaitza argia izan arren, batez ere lehen bi laurdenetan taldeak eginiko lana harro egotekoa da.

Eta orain iñauteriak, indar berritzeko eta disfrutatzeko garaia.

Gora iñauteriak eta gora senior neskak!!!

menu
menu