Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ez etsitzeak eman zion garaipena TAKE Orbela taldeari.

Ligako hirugarren neurketa zuten tolosarrek eta oraingoan ez zuten utzi garaipenak eskuetatik ihes egin ziezaien.

Orain arteko bi partidak porrotarekin amaitu ziren baina taldeak emandako sentsazioak ez ziren txarrak izaten ari, hori ikusita taldea animotsu joan zen Aldezarraren aurkako norgehiagoka jokatzera.

Partida benetan ondo hasi zuen taldeak lehen segundotik aurkaria baino gehiago zela adierazi nahi izan zuen eta errebotea dominatuz eta kontraeraso azkarrak amaituz markagailuan aldeak lortu zituen. Partidan aldeak handitzen joan ziren, azken laurdena 11 puntuko abantailarekin hasi zuen taldeak baina hor amaitu zen erregaia. Aurkariak azken laurdenean egindako lan bikainaren ondorioz, arauzko denboraren amaieran berdinketa adierazten zuen markagailuak.

Luzapena jokatu beharko zuten ondorioz, eta ez zen hasi taldeak nahi izan zuen bezala, konturatzerako markagailuan 4 puntuko desabantaila zuten eta minutu eta 20 segundu bakarrik geratzen ziren. Hala ere, taldeak ez zuen etsi eta azken esfortzu bat egin zuen partida irabazteko. Esan behar da une horretan kantxan zeuden jokalariek burua hotz mantentzeko gaitasuna eduki zutela eta azken segundoan Erik-ek sartutako saskiratze batek garaipena eman zien tolosarrei.

Esan behar da jokalari batzuk garaipenaren euforia ez galtzearren hogei gutxi aldera afarirako deialdia egin zutela, baina zein izango ote zen ordu hori jartzearen arrazoia? Agian berak defenditzen zuenaren zenbakia? Agian hogeita piko puntu sartu izana berak defenditzen zuen jokalariak?. Giro bikainean ospatu zen afaria eta garbi geratu zen batzuk kantxaren gainean baino egokiago mugitzen direla kantxatik kanpora, gauen txanponekin bezala ibiliko balira kantxan jaurtiketekin……

menu
menu