Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Etxerako lanak eginda

Lortu beharreko garaipena iritsi zen junior mutilentzat

Ohikoa ez zen ordu batean jokatzea tokatzen zitzaien TAKE Tolosako Junior mutilei, igandea goizeko 9:45etan. Kasu honetan ezezaguna zen Añorga taldearen aurka. Etxeko taldearentzat oso partidu garrantzitsua Euskal ligako lauko finalerako.

Pixkanaka azaltzen joan ziren zelaira baina denak sartu ziren beroketara partida irabazteko intentzioarekin, kontzentratuta eta gogoz. Hala ere, partiduan sartzeko lan pixka bat egin behar izan zuten, izan ere, erasoan ondo mugitzen zuten baloia baina defentsan opari asko egiten zituzten, lehen laurdeneko zortzigarren minutura arte ez zuten abantailarik atera, baina hortik aurrera bakarrik talde batek jolasten zuen, lehen laurdena 8 puntuko aldearekin bukatuz.

Bigarren eta hirugarren laurdenean kontzentrazioa mantentzeko gai izan ziren eta beraien akatsak zigortzen jarraitzen zuten, abantaila handituz. Gainera kontaktu asko baimentzen zuten eta gure jokalariek baloi gabe ere beraien kartak jokatzen zituzten kanpokoak partidutik ateratzeko.

Laugarren laurdenean aldiz, partidua irabazita bezala hartu zuten eta besoak jaitsi zituzten, opariak bueltatu ziren eta erasoa goiz bukatu nahi zuten. Bertan Añorgakoak hasi ziren hirukoak sartzen eta bat-batean bost jokalarien aldaketa etorri zen kanpoko taldetik, mugimendu horrek lagundu zion etxeko taldeari partiduari amaiera ona emateko.

Ezin daiteke esan partidu borobila izan zenik baina minutu askotan taldea ikusi zen zelaian, ea hemendik aurrera 40 minutuak aguantatzeko gai garen. Hurrengo partidua oso garrantzitsua da eta denok batera joan behar gara! Animo talde!

menu
menu