Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kontzentrazioa galtzearen ondorioak

TAKE Orbela, partidaren zati handiena aurretik joan arren ez zen partida irabazteko gai izan.

Bi hutsune ziren taldean partida honetarako, Aitor eta Kike ez ziren partidako zerrendan sartu, horien hutsunea betetzeko Ekain sartu zen deialdian.

Partidua ondo hasi zen eta berehala aurreratu ziren markagailuan mutilak, atzeko lan txukuna eginez abantaila goraka joan zen hirugarren laurdena amaitu zen arte. Erasoan nahiz eta prezipitazio handiarekin jokatu gai izan ziren laurden guztietan aurkariaren defentsa apurtzeko.

Azken laurdenaren hasieran 11 puntuko abantaila zuen taldeak eta bazirudien garaipena etxean geratuko zela, baina ez zen horrela izan. Laurden honetan 13-24ko partzial bat jaso zuen taldeak eta luzapena jokatu beharrean aurkitu zen taldea.

Luzapena ondo hasi zuen arren azken minutuetan saskiari begira izan zuen gabeziak garaipenak ihes egitea ekarri zuen.

Lanean jarraitu beharko du taldeak puzlea osatu eta urtea ondo amaitu nahi baldin badu, urteko azken partida abenduaren 17an jokatuko dute Bosteko talde donostiarraren aurka.

menu
menu