Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Belate Txiki 38 - Antigua Luberri 49

Gabonetako turroiak oraindik notatzen ziren gure jokalarietan

Usabal kiroldegian jokatzen zuten gureek urteko lehen partidua Antigua Luberriren aurka. Gabonetan asko jan eta deskantsatu zuten, baina ez ziren saskibaloian aritu, eta partidua hasi orduko, segituan antzeman zen. Ez ziren oso ondo jokatzen hasi TAKEtarrak, defentsan nahiko galduta zeuden eta atakean baloiak galtzen hasi ziren. Lehenengo bi laurdenak antzeko joan ziren, eta 16-24 bukatu zuten.

Hirugarren laurdenean berriz,gogotsu atera ziren taketarrak kantxara, ondo defenditzen hasi ziren eta atake bikainak egin zituzten arren, hirugarren zati erdialdean intentsitatea jaitsi zuten gureek eta markagailuan asko nabaritu zen, 21-39 bukatu zen laurdena.

Laugarren laurdenean, taketarrek saskibaloian bazekitela demostratu nahi izan zuten, intentsitatea igo zuten eta sekulako laurdena egin zuten, batez ere atakean. Hala ere, ez zen nahikoa izan, eta 38-49 bukatu zuten partidua.

Jaurtiketa libreei dagokionez, oso ondo ibili ziren gureak, eta %60 eko portzentaia lortu zuten. Hurrengo partidua, larunbateko 12:00tan Donostian izango dute gureek partidua.

Animo mutilak!! 1,2,3 Take!!!

menu
menu