Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BERRIRO GARAIPENAREN BIDEAN

Markagailuan alde haundia, baina, disfrutatu gabeko partidua.

Larunbat goizean, arrasatekoak izan zituzten aurkari Tolosan Take Uzturrekoek. Lehenengo minutuak ez ohikoak izan ziren; baloi galdu asko, mahaikoak ia erotu ziren posesioen geziak eman zituen buelta guztiekin... Laurdenaren amaieran 6-1 etxekoak aurretik. Hurrengo laurdenean etxekoen defentsak txalotzeko modukoa izaten jarraitu zuen, lapurreta asko eta kontraerasoan saskiratze errazak. Dena ez zen positiboa izan zoritxarrez, arrasatekoek taketarren erasoa gelditzen zutenean ezin izaten zuten ezer produzitu, batere ordenarik gabe jolasten zuten. Hala ere markagailua 22-7koa zen deskantsuan.

Azken 20 minutuek ez zuten erabat itxura bera izan, defentsan ez zuten etsi gureek, sekulako jarrera izan zuten atzean 40 minutuetan zehar, eta erasoan aldaketa oso haundia izan ez zen arren, aldaketa hobera izan zen. Hainbat jokalditan berreskuratu zuten orain arte gehienetan izan zuten ordena. Partidaren amaieran 55-13 zen markagailua taketarren alde.

Partida erraz irabazterakoan normalen jokalarien aurpegietan irrifarrak ikusi ohi diren arren larunbatean gureek serio eta frustrazio aurpegiak zituzten zoritxarrez, jokalariak berak kontziente baitziren hobeto jolastu zezaketela. Positiboa ez den arren disfrutatu ez izana, pozgarria izan daiteko aspekturen batean, gauzak ondo egin nahi dituztenaren seinale baita.

Entrenatzaileak gustura gaude taldeak azken hilabeteetan duen jarrerarekin, lanean jarraitu beharra dago baino hobetzeko gogoa izanik ez da zaila izango joko ona berreskuratzea.

Animo Nexkak!!

menu
menu