Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ATZERAPAUSU ARRISKUTSUA

Junior mutilek pasa den ostegunean jokaturiko partidan Añorgaren aurka irudi kaskarra eman zuten

Lauko finalera bidean sekulako urratsa eman zuten aurreko asteburuan gure mutilek eta osteguneko emaitzarekin berriz ere atzera egin dute. Gogotik lan egitea tokatuko zaie berriz ere Gipuzkoako kopa jokatu nahi badute.
Arriskutsuak diren aldagai asko elkartzen direnean, emaitza on bat ateratzea ez da erraza izaten. Aurkaria behar baino gutxiago errespetatzea kontutan hartu gabe partidu bakoitzean talde ezberdin baten aurrean aurki zaitezkeela, irabazteko grina eta gosea etxean uztea, norberaren beldurrak, horiek denak elkartu ziren Añorgaren aurka gure mutilek jokatu zuten partiduan.
12-2ko hasierako partzial bat egin ondoren, Añorgatarrek kontrolpean izan zuten partidua ia momentu oro. Gure mutilek, atzean momentu batzutan estutzeko jarrera erakutsi zuten eta momentu horietan markagailuan zertxobait gerturatzen ziren. Erasoan ordea, gauzak ez ziren batere argi ikusten. Atzetik joatearen presioak, urduritasunak, behar baino azkarrago jaurtiketak burutzera bultzatu zituzten gure mutilak eta tokatzen ez zitzaizkien ardurak hartzera ere bai. Aipatzekoa eta hausnartzekoa, taldearen puntuen erdiak baino gehiago jokalari bakar batek pilatu zituela.
Aulkitik ateratako jokalariek ere, minutu gehiago izateko aukerak alferrik galdu zituzten momentu erabakiorretan baloiak galduz eta defentsan pattal jardunez. Kirolak momentuan erantzuten dakien hori saritzen du eta horretarako, norbere burua ezagutzea eta kontrolatzea garrantzitsua izan ohi da.
Esperientzia eta partidu guztiek erakusten digute zerbait, eta ostegunekoa ere irakaspen baliogarria izatea espero dugu. Gogorra baina baliogarria. Mendi Errusiar batek baino gorabehera gehiago ditu talde honek, emozioz beteriko taldea baita. Ea gai garen behar den garaian goia jotzeko.
1,2,3 TAKE!

menu
menu