TAKE UZTURRE - GOIERRI OXYKOR
Oraingoan etxean jolastu zuten kadete neskek. Nahiz eta norgehiagoka beldurrarekin hasi, hasiera batean aurkariak bezain kapazak zirela erakutsi zuten.
Lehenengo zatia oso borokatua izan zen eta horregatik bazekiten, eta behin eta berriz errepikatua izan zen, defentsan zegoela lan gogorrena, zati handi batean defentsan egindakoak erabakiko zuela norgehiagokaren noranzkoa.
Zoritxarrez beste hiru zatietan beherantz egin genuen, neskek burua jaitsi eta defentsan lana egin ez zutelako. Hainbat pase txar egon ziren eta baloi asko galdu genituen.
Atakean oso azkar jolastu zuten eta baloiak oso erraz galdu genituen. Hainbat momentu egon ziren non neskek lasai jolastu zuten eta norgehiagoka guk nahi genuen moduan jokatzeko aukera izan genuen.
Pena bat… baino ANIMO NESKAK!! eta gogor lan egitera datozen entrenamenduetan!!
1,2,3… TAKE!