Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Jarrera bikaina

Donostiarren kantxan Take Orbinoxeko neskak nagusi

Partida arratsaldeko 6 etan jokatu zen Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Tolosan bageunde bezala sentitu ginen une batez, izan ere, kiroldegiko 3 moduloetan, tolosako taldeek baizuten norgehiagoka.
Kontuak kontu, aurkari ezaguna zen, denboraldi honetan, 2 aldiz hauen aurka neurtuak zeudelako.

Silvia eta Mirenen bajak kontuan hartuta, taldeak garbi zuen gogor egin beharko zutela lan. Taldeak beroketa itzela egin zuen, umoreko eta indartsu. Lehen laurdenean, aurkaria geratu ezinda ibili ziren gure neskak. Hala ere berehala jakin zuten euren tokia zein zen asmatzen eta erruz egin behar izan zuten lan galdutako saskiratzeak berreskuratzeko. Horrela 12-9ko emaitzarekin amaitu zen lehen laurdena. 2.laurdenean, lo-zorrotik esnatu eta kantxan euren tokia aurkitzen saiatu ziren. Kantxan eginiko hutsuneez jabetu eta jarrera bikainareb ondorioz, atsedenaldira 22-20ko emaitzarekin joan ziren tolosarrak.

Atsedenalditik bueltan, aurkariek zonakako defentsa itxi bat egin zuten eta gure neskek hasera batean, asmatu ez bazuten ere, berehala ohartu ziren zein zen bidea, talde guztiak bat egin eta aulkitik zein armailetatik bultzada emanaz, puntu bateko abantaila izatea lortu zuten laurdena amaitzerako.

Langa estua zuten aurrean, eta partidak jokatu eta borrokatzeko izaten direla egia da. Azken 15 segunduetako egoera ekarriko dugu gogora. 15 segundu falta eta 44-42ko emaitza tolosarren aurka. Baloia gure nesken esku zela, Maialen Condek, erabaki eta sinesmen osoz jaurtitako hiruko batek erabaki zuen norgehiagoka 44 eta 45eko emaitzarekin.

Zorionak jokalari guztiei eta eskerrik beroenak armailetan animatzen ibili ziren familia zein lagun guztiei.

Datorren partida, larunbatean jokatuko da 10:30etan arrasateko taldearen aurka.

Aupa zuek!!

1,2,3...TAKE!!

menu
menu