Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Orbinoxen hasiera

Azkenean iritsi zen partiduak jokatzeko lehenengo eguna!

Take Orbinoxek aurreko larunbatean ekin zion denboraldiari, hain zuzen ere Goierri taldearen aurka. Azken bost asteetan egindako lana erakusteko prest zegoen tolosako taldea.

Partiduaren hasieran urduritasunak nabariak izan ziren eta kanpoko taldea hobeto egokitu zen lehiara. Etxeko neskek jokaldiak amaitzeko izan zuten presak kaltetu egin zuen erasoa eta aurkariaren kontraeraso errazak jazo ziren.

Aurreko asteko lagunartekoan ikusi ziren akatsak errepikatu ziren momentu batzuetan. Hala guztiz ere, esangarria da akats hauek zuzentzeko taldeak izan zuen gaitasuna.

Emaitza alde batera utzita, taldeak erakutsi zuen jarrera, gogoa eta aulkiko animoak oso positiboak izan ziren. Bestalde, argi geratu da badagoela zer hobetu, eta helburu hauek lortzeko lana gogor egin beharko dugula.

1,2,3… TAKE!!!

menu
menu