Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BIDEA GOZATZEN DUEN GOZOKIA

Pasa den astean Zarautzen jokaturiko partidaren ondoren, beharrezkoa zuen garaipena lortu zuten Take Aralar Kirolak taldeko senior neskek.

Oraingoan etxean zuen taldeak norgehiagoka, igoera faserako sailkapenerako azken partida jolastu zuen Bera Bera Amara talde donostiarraren aurka. Aurrekariek partida gogorra aurreikusten zuten, tolosarren alde, 2 puntuko aldearekin erabaki baitzen.

Aralar Kirolak taldeko neskek, beroketa ona egin zuten eta partida hasieratik partidan sartuta egon ziren. Beti aurretik joan ziren eta batzutan aldeak baikortasunera gonbidatzen bazuen ere, Bera Berako neskek beti lortzen zuten aldeak murriztu eta partidan aukerak izaten mantentzea.

Gauzak nola zihoazen ikusirik, berriz ere partida amaiera borrokatua izango zela pentsatzen hasiak ziren harmailak betetzen zituzten jarraitzaile fidelak. Baina etxeko taldeak defentsako lan txukuna egin zuen eta kontraerasoak ateratzeko aukera izan zuen eta bide batez horrenbeste kostatzen zaizkion saskiratzeak lortu. Amaieran 58-48 markagailua lortuz.

Aipagarria, amaieran lortu zen markagailua, ez baita ohikoa 58 puntu sartzea talde honentzat.

Argi dago hamabost egun ez direla nahikoa izan taldearen gabeziak kitatzeko baina garaipen honek, lanean jarraitzeko beharrezkoa izaten den aire preskoa ematea espero dugu.

Animo neskak!!!!!

menu
menu