Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen argia senior neskena

TAKE Aralar Kirolakek 42-72 irabazi zuen denboraldiko lehen irteeran, oposaketa handirik jarri ez zuen Bera Bera Albistur-en aurka..

Denboraldiko lehen irteera ondo baino hobeto konpondu dute TAKE-ko senior neskek, lehiaketa sasoi onean aurpegiratzen dutela konfirmatuz.

Bazkaria oraindik sabelera iritsi gabe zutela, gure neskak Donostialdera abiatu ziren larunbat atsaldean. Norgehiagoka garrantzitsua igoera faserako sailkapenari begira, Bera Bera izango baita, atzean utzi beharreko talde bat hau lortu nahi ezkero. Garaipenaren bila gogotsu aurkeztu ziren beraz gure neskak Manteoko patinaje-pistan.

Denborarekin heldu eta behar bezala berotu ostean, gosez kantxaratu ziren Tolosarrak lehenengo segundotik. Aurten agindu den erritmoa eta intentsitatea erakutsiz, eta aurkariari hasieratik gailentzen. Lehen 3 minutuetan partziala 1-11koa zen TAKE-koen alde, eta ordutik aurrera abantaila gutxinaka handitu besterik ez zen egin. Gure neskek burututako presioak bere fruituak zituen, Donostiarrek asko sufritzen zuten honekin, eta puntu azkar ugari eman zizkion taldeari. Horrez gain, gure pibotek ondo baino hobeto bilatu zuten erasoko aldaratzea, gauzak askoz errazagoak egiten taldearentzat. Erasoan arazo gutxi zituzten TAKEtarrek, defentsan ordea akats batzuk ikusi ziren. Nahiz eta presioa intentsoa izan, 5x5eko defentsan bai jaso ziren puntu ugari, hobetzeko puntua hurrengo asteetan. Atsedenaldira 24-39 Tolosarren alde.

Beste behin, atsedenaldi osteko irteera ezin hobea izan zen TAKE-koen aldetik. 2-13ko partziala eta norgehiagoka guztiz erabakita. Norgehiagokak ez zuen istoria handirik izan bukaera arte. 42-72 azken emaitza. Beste behin, Tolosarrek nahi zuten erritmoan jokatu zen norgehiagoka, seinale ona, egia da ere, oraindik erritmo altu horren barruan kontrol sentsazio falta nabaritzen dela, baino hor dugu lana gutxika taldearen jokoa horrela jokatzera ohitu arte.

Bigarren garaipena bi jardunaldietan, eta bi kasuetan gureak markagailuan agintzen lehen minututatik azkenekora. Gauzak ondo egiten ari direnaren erakusgarri. Aipatzekoa ere berriro garaipena taldearen indarrean oinarritua egon zela, kantxara ateratzen zen jokalari bakoitzak gogo eta jarrera ezin hobea edukiz, eta berdina aulkitik entzuten ziren animoekin. Berriro esatera behartuak gaude, horrela jarraitu ezkero, denboraldi politta izango da zentzu askotan.

Datorren asteburuan, printzipioz arazo handietan jarriko ez gaituen jarriko aurkaria, Luberri B taldea. Baino kontuz norgehiagoka hauek ere jokatzen jakin behar dira eta. Beti esaten den bezala, astean zehar lanen gogor jarraitzera, helburu nagusia talde bezala hezitzen jarraitzea baita. Hau hasi besterik ez da egin, hobetzeko asko aurretik, baino orain arte erakutsitako gogoekin jarraitu ezkero, denborarekin hobekuntzak nabaritzen jarraituko dira! Ez jaitsi erritmoa neskak!

Aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu