Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Porrot mingarria kadete mutilek jaso zutena larunbat goizean

Euskadiko txapelketaren ondorioz egon den partidurik gabeko asteburuak ez die mesederik egin gure mutilei.

Baskonia B talde arabarra aurkitu genuen parean larunbatean Usabalen. Joaneko partiduan zailtasunetan jarri bazigun ere, bigarren zati txukun batekin garaipenarekin itzultzea lortu genuen Gasteiztik.

Aste honetan ordea ezin izan dugu gauza bera errepikatu, eta laurden guztietan gu baino hobeak izan ziren, hasieratik amaierara. Ez zen gure eguna izan, nortasuna galduta irten ginen zelaira, goserik gabe eta intentsitaterik gabe. Gainera, intentsitatez defenditzea lortu genuen momentu puntualetan, Arabarren hirukoak zigortzen gintuzten.

Porrota mingarria izan da aurkari zuzen bat delako, baino hobera egingo dugulakoan zihur gaude. Saskibaloia gustuko dugu, jokatzen disfrutatzen dugu, elkarrekin gaudenean disfrutatzen dugu, lana ondo egiten dugunean denak pozten gara, horregatik dena ematen jarraituko dugu, bide batetik edo bestetik, ez dagoelako pozik eta zoriontsu egotea bezelakorik, eta saskibaloiak guri, zoriontsu egiten gaitu.

Datorren astean Donostian jokatuko dugu Begitek taldearen aurka, larunbatean 16:00tan Gaska kiroldegian. Bitartean lanean arituko gara gogor, TAKEtar guztiak bezala! 1,2,3…TAKE!!!

menu
menu