Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZAST Orio txiki 53- TAKE Belate txiki 22

Lo xamar hasi zuten arren gureek partidua baikorrak izateko gauzak ere ikusi ahal izan genituen

Arratsaldeko 4tan jokatzen zuten gureek partidua Orion. Betiko ordua ez zela, edo beste arrazoi batzuen medio, pilak kargatu gabe atera ziren kantxara. Defentsan oso lasai egon ziren, eta atake kaxkarrak egin zituzten. Kontzentrazioa falta zitzaiela nabaritzen zen.


Partidu gehiena horrela joan zen, kontzentrazio akatsak egiten behin eta berriz, eta kantxa handian jokatzeak, ez zien batere lagundu gureei.


Azkeneko laurdenean berriz, pilak kargatuta atera ziren taketarrek, eta laurdena irabaztea lortu zuten. Hala ere, partidua galdu egin zuten 53-22ko emaitzarekin.


Jaurtiketa libreei dagokionez, %60 sartzea lortu zuten gureek. Entrenamenduan egindako lanak merezi izan zuen, eta oso emaitza ona lortu zuten jaurtiketa libreetan.


Orain, entrenatzen jarraitu behar dute, eta datorren astean Tolosan jokatzen dute 9:00tan.


Animo mutilak!! 1,2,3 Take!!!

menu
menu