Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Redline Mekanika taldeko junior neskek gorantz jarraitzen dute

Pasa den asteburuan jokaturiko partiduan gure neskek azken asteetako lehiakortasuna ez dela kasualitatea erakutsi zuten

Aurten irabazitako partidu bakarra larunbatean jokatu zuten aurkariaren aurka lortu zuten gure neskek orain dela aste batzuk. Ordutik, lanean jardun dute eta jokoari eta erritmoari dagokionez, larunbatekoa ez zen izan irabazi zuten partiduaren mailaren azpitik geratu. Zelai handian saski batetik bestera korri egiteko, defenditzeko, saskira begiratzeko arazorik ez dutela erakutsi zuten Atletiko taldearen aurka larunbatean jokaturiko partiduan. Irabazteko ordea, gauza gehiago egin behar dira ongi.

Partidan zertxobait hotz sartzeak 0-4ko partziala jasotzea ekarri zien arren, azkar erantzun zieten lehenengo saskiraketei eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten lehen laurden honen lehen minutuetan. 6. minutuan 9nakoa ikus genezakeen markagailuan eta joko aldetik bi taldeak paretsu ikusten ziren. Lehen laurdeneko azken minutuan bi saskiraketa jasota: 15-12 atzetik. Lan ona ordurarte.

Bigarren laurdenean jokoa ez zen horren alaia izan, erritmo jaitsi zen eta horrekin batera saskiratze kopurua. Dudarik gabe, gure neskei komeni zaien zerbait da hau atzeko lanean sufritzen eta eraginkorrak izaten dakitela erakusten baitute asteburuz asteburu.

Saskiratze lehorte honek ordea, hirugarren laurdenean ere jarraitu zuen eta honek ez zion mesede egin Redline Mekanikari. Aurkariek zerbait gehiago asmatu zuten eta 12 puntuko abantaila lortu zuten hirugarren laurdenaren amaierarako. Laugarren laurdenaren erdialdera, abantailak gora egina zuen, 40-24. Minutu hauetan ordea, erritmoa jaitsi beharrean, gure neskek egunez egun hobetzen jarraitu nahi dutela erakutsi nahi izan zuten eta atzeko lanean ipurdia jaitsita, jokoa gogortu eta markagailua itxuratzea lortu zuten. 42-32 azkenerako.

Atzeko lanean berdin jarraitzea ezinbestekoa izango da eta pixkanaka pixkanaka erasoko jokoan gauzak hobetzen joatea. Horrelako jarrerarekin, aurtengo denboraldian etorriko dira garaipen gehiago seguru!

Gure nesken adierazpenak partiduaren ondoren (Joxe Asmazank kazetariak harturiko adierazpenak):

Lucia > " Akaso zerbait azeleratuta atera naiz eta horrek baloiak galtzea ekarri du. Ea pixkanaka pixkanaka nire joko onena ateratzen dudan, atzeko intentsitateari eta jarrerari, aurrean antolaketa eta lasaitasun gehiago emanda. Pozik nago aurten eman dudan aurrerapausuarekin".

Leire Alonso > " Atzeko lanean beste behin zorrotz eta oso aktibo egon naizela uste dut. Pena bat aurrean behar baino baloi gehiago galdu ditudala. Goizean beste gauza batzuetan pentsatzen aritu naiz eta ez dakit, horrek eragina izan du agian".

Olaia > "Gaur ere saskipean zitala naizela erakutsi dut, beste saskiratze batekin. Hirukoa geroz eta gertuago dago. Baina hori ez da garrantzitsuena. Garrantzitsuena, talde jokoa eta giroa dira."

Leire Etxeberria > "Pena ematen dit ez jokatu izanak. Benetan Atletiko gustuko dudan aurkaria da. Aurrekoan irabazi egin genuelako batik bat".

Sara > " Sartu dudan sarreraren aurretik abiadura neurtuko balidate, argiaren abiadura gainditu dudala uste dut. Beti ez zait horren azkar korri egitea ateratzen. Ondo joango litzaidake, kanpotik jaurti beharrean sarrera gehiago egiten ahaleginduko banintz. Gaur saskibaloiaz bakarrik hitz egin behar da, edo hitz egin daiteke beste gauza batzuetaz?"

Miren > "Lehen zatietan gutxi jokatu dut, eta tira, horrelakoetan zaila da sentsazioak deskribatzea. Bigarren zatian, jokatzeko gogo guztia erakutsi ahal izan dut eta gustura geratu naiz. Izerditu eta ahalegin kolektibo haundia egin dugu"

Ane > " Minutu dezente jokatu ditut. Eta zer kristo, merezi ditut. Nire taldekideak baino pase gogorragoak ematen ditut, zer nahi duzu esatea? Gainera, geroz eta pultsazio baxuagoetan aritzen naiz eta horrela, gehiago jokatzeko aukera dut".

Maddi > " Errotazioan aldaketak izan dira eta ez dakit ba, taldeari gehiago emateko gogoarekin geratu naiz. Jokatu ditudan minutuetan gustura sentitu naiz eta hori da garrantzitsuena. Berazubiko lanaren fruituak jasotzen ari naiz, astetik astera".

Naroa > " Beroketako triple lehiaketa irabazi dut. Jaurtitzaile onena naiz eta kitto. Onena ez dakit, Leire Amondarain baino hobea seguru".

Leire Amondarain > " Beno partida ona izan da. Naroak baino saskiratze bat gehiago lortu dut. Izugarria."

Irune > "Zer esan partiduaz... Naroa eta Leirek baino saskiratze gehiago sartu ditut hori hasteko. Hortik aurrera... ez horixe da garrantzitsuena eta punto".

Leyre > " Izan ditut partida hobeak, baina tira. Beti ezin da taldeko saskiratzaile nagusia izan ezta? Jaurtiketa txarrek haserretu naute zertxobait, egindako faltek ere bai. Eta korri egin dudan guztiak, aldiz, nekatu egin nau. Ikusleak ere nekatu dira ni korrika ikusita. Beraientzako kalte."

Ainhoa eta Garazi > "Guretzako talde hau dena da. Autobusez joan etorria egiteko prest geunden. Baita taxia ordaintzeko ere behar izanez gero. Neska hauek onenak dira, eta gu biok zaletu eta taldekide onenak ere bai"

menu
menu