Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Luzapenean garaipen handia

TAKE Aralar Kirolakek sufrimendu handiz lortu zuen garaipena, Donostiko BeraBera taldearen aurka, 52-46ko markagailuaz.

Berriro, 4. postuan kokatutako talde baten aurka, eta berriro lehen itzulian 4gatik galdutako aurkaria aurrean, orain dela bi aste bezalaxe. Eta beste behin helburu berdina, taldea ematen ari den aurrerapausoak, eta progresioa kantxan erakutsi, eta lehen itzuliko emaitzari buelta ematea.

Helburu hauek erraz beteko zirela pentsatzera eraman zezaken lehiaren hasierak, Tolosarrek erritmo altuan erasotzen zuten, eta nahiz eta defentsa ez izan borobila, erasoan asmatzeari esker, Tolosarrek lehen abantaila hartu zuten markagailuan, 20-10 lehen laurdenaren bukaeran. Puntu mordoa, saskira beldurrik gabe erasotzeari esker.

Bigarren laurdenean iritsi zen, bi talde hauen artean normala den berdintasuna, Donostiarrak gogorrago defenditzen hasi ziren, lehen laurdenean egiten ez zituzten faltak eginez kontraerasoak gelditzeko eta lehen laurdeneko 20 puntuei, zona batekin erantzuten. Hala ere, etxekoek abantaila mantentzea lortzen zuten, hein batean, laurden honetan Miren Berasategik jarraian lortutako 8 puntuei esker. Atsedenaldira 30-21 TAKEtarrentzat.

Gauza antzeko mantendu zen atsedenaldia eta gero, BeraBerako neskek zonakako defentsarekin intsistitzen zuten, eta nahiz eta TAKE-koak inoiz ez aurkitu eroso honen aurka, defentsako lanari esker, partidua kontrolpean mantentzea lortzen zuten. Edo hori pentsatu genuen bertan geunden guztiok… bukaerako 5 minutu falta zirela 43-32 erakusten zuen markagailuak gure nesken alde, baino BeraBera-koek aipatzeko moduko grina atera zuten, sinisten zutela erakutsi zuten, eta gu ordea erlaxatu. Azken 5 minutu hauetan 2-13ko partziala, eta honen barne, 5 segundo faltan lorturiko hiruko ikusgarria beraien 8dun jokalariaren aldetik. Aipatzekoak partidu osoan zehar Donostiarrek lorturiko 6 hirukoak, partiduan bizirik mantendu ziren hauei esker. Norgehiagoka luzapenera.

Entrenatzaileak ere noski, partidu hobeak eta okerragoak izaten ditugu, eta kasu honetan ez zen izan onenetarikoa, baino gure neskek erakutsi zuten, gai direla laguntza handirik gabe partiduak aurrera ateratzeko.

Tolosarrak nagusi izan ziren lehian zehar, baino honek erakutsi zigun inoiz ez dagoela ezer irabazita (ezta galduta ere), azken txistua jo arte. Zorionez luzapeneko 5 minutuetan berriro, TAKEtarrak izan ziren nagusi, erakutsiz larunbateko garaipena beraientzat zela merezimendu osoz. Itxasoren 5 puntu eta Nerean beste bi, eta 7-1eko partziala aparteko denbora honetan. Duela bi aste bezala, norgehiagoka bakarrik ez, aberajea ere irabaztea lortu zuen taldeak.

Arratsaldea borobiltzeko, taldeak Mirenekin detaile polita eduki zuen, ahotsa agian ez, baino intentzioak onenak bertsoa abesterakoan! Tamalez, Miren Fernandez-ek lesio larria sufritu du, eta hilabete dezente pasako dira kantxa batek bere kalitateaz berriro gozatzeko, baino ziur gaude, inoiz baino indartsuago bueltatuko dela! Taldeak erakutsi zuen, beti egongo dela bere ondoan.

Geroz eta jardunaldi gutxiago liga amaitzeko, eta gure seniorrak goraka begira dira sailkapenean. Hurrengo oztopoa altua benetan, BeraBera Gros talde indartsua bisitatu beharko dute Tolosarrek. Donostiarrek aurten igoera dute helburu, baino gureak momentu gozoa bizitzen ari dira, eta gogotsu aurpegiratzen dute lehia gogor hau. Beti bezala, astean zehar izerditzera, eta larunbatean fruituak jasotzera!

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu